«Arrazakeriaren adiera guztiak» salatu dituzte Iruñean egindako manifestazioan

Berria, , 24-03-2019

IRUÑEA. Arrazakeriaren aurkako borrokaren beharra aldarrikatu zuten atzo, SOS Arrazakeria, Paperak Denontzat eta Afrikako Lorea erakundeek deitutako manifestazioan. Espainiako Atzerritar Legea eta atzerritarrentzako zentro itxiak amaitzeko eskatu zuten. Bestalde, Oldartu gazte dinamikak ekintza bat egin zuen atzo Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) artean, Santiago zubian. Migrazio politikak salatu zituzten, eta Euskal Herria harrera herria dela aldarrikatu.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)