Migrazio mugimenduak aztergai, Hernanin

Abenduaren 17tik 20ra hitzaldiak, erakusketa eta antzezlana izango dira Biteri kultur etxean

Diario de noticias de Gipuzkoa, , 14-12-2018

HERNANI- Azken bi mendeotan Hernanin izandako migrazio mugimenduak aztergai izango dira Oroimen Historikoari buruzko aurtengo jardunaldietan. Hilaren 17tik 20ra bitartean, hitzaldiak, antzezlan eta erakusketa banaantolatu ditu Udalak Hernanitik Hernanira migranteakizenburupean. Ekitaldi guztiak Biteri kultur etxean burutuko dira.

Honela, abenduaren 17an, 19.30ean Joseba Etxarri kazetariak Euskaldunak, emigrante hi-tzaldia eskainiko du eta historian zehar Euskal Herritik joandako migranteaz mintzatuko da. Itzulpen zerbitzua egongo da.

Hurrengo egunean, 19.30ean, Extremaduratik bertsolaritzara, integrazio istorio bat hitzaldia emango du Jon Maia bertsolariak. Francoren diktadurapean milaka eta milaka etorkin iritsi ziren Euskal Herrira. Integrazioa, identitatea, hizkuntza… gai gatazkatsuak izan dira kultura desberdinen artean. Horietaz eta bere familiaren esperientziaz hitz egingo du Jon Maiak. Itzulpen zerbitzua egongo da baita ere.
Abenduaren 19an 20.00etan Migrazioak. Joan-etorriko irudiakerakusketaren inaugurazioa burutuko da. Erakusketa urtarrilaren 5era arte ikusgai egongo da 18.00etatik 20.00etara.

Amaitzeko, Viridiana taldearen Ligeros de equipaje antzezlana ikusteko aukera izango da abenduaren 20an, 20.00etan, gazteleraz. 1936-1939ra bitartean, Fran-tzia aldera ihes egiten zuten milaka eta milaka errepublikarren testigantzak biltzen ditu obra honek. Sarrera doakoa da. – A.M.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)