Bira

Moro

Berria, Idurre Eskisabel, 09-12-2014

Eider Rodriguezen Itsasoa da bide bakarra. Joseba Sarrionandiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat liburuak oparitu dizkit barru giroko egunotan unerik bizigarrienetakoak. Adibidez, Moroak gara behelaino artean? saiakeraren harira 2012an egin zioten elkarrizketa batean Sarrionandiak berak egindako gogoeta hau dator oin oharretako batean: «Moroak ez dira existitzen, inork ez baitu bere burua moro autodefinitzen. Bat arabiarra da, bestea berberea, moro da esaten dietena. Hau da, moroa besterik besteena da, hasi gurutzatu eta Isabel erreginaren testamentuaren garaietatik eta Samuel Huntingtonen zibilizazio talkaraino. Fanatikoa da, arriskutsua, immigrantea, terrorista. Halaber, Alak, Estatuak, Ekonomiak eta tamaina bertsuko osterantzeko gaindeterminazioek markatutako jendea […]. Ideia da homosexualak, txetxeniarrak, emakumeak, immigranteak, euskaldunak, beltzak, ia denak garela moroak zentzu batean. […]. Alegia, edonor dago markatuta ezartzen diren botere harreman ugarietan. Hau da, moroak ez dira existitzen, baina denok gara moroak moduren batean».

Zer diren gauzak, ideia parrastada horren digestioa egiten ari naizela kontatu dit lagun batek gure herri jator batean ume euskaldun xaloek beren eskolakide arabiar, berbere eta, oro har, islamiarrak gaitzesten dituztela: moro esanez.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)